PRÁCTICAS SOBRE LA
GESTIÓN DE LOS RESIDUOS
Lo que veo al mirar
HONDAKINEN KUDEAKETARI BURUZKO PRAKTIKAK
Ikusten dudana arreta jartzean
Cuantas cosas ignoramos al mirar nuestro alrededor… Me he
dedicado a pasear por el pabellón, prestando atención al tema de los residuos y
tratando de comprender como actúan los trabajadores. Y se aprende mucho. Mi
primera conclusión (aunque es obvia): el ser humano es muy vago y tiende a hacer lo más fácil con en menor esfuerzo.
Voy a comentar que tipo de problemas y actitudes me he encontrado en mis
“inspecciones”.
Gure ingurua
begiratzen dugunean gauza gehienetan ez diegu arretarik jartzen... Pabilioian
ibiltzen aritu naiz, hondakinen gaian pentsatzen eta hori begiratzen, langileak
nola lan egiten duten ikasten nuen bitartean. Eta asko ikasten da horrela. Nire
lehenengo ondorioa (logikoa dena): gizakia alferra da eta beti bilatzen du
gauzak modu errazenean egitea esfortzu txikienarekin. Nik egindako
“ikuskatzeetan” aurkitu ditudan portaerak eta arazoak azalduko ditut.

Lo que más me deprime es que, teniendo un contenedor para
envases y otro para lo no reciclable, uno pegado al otro, me encuentre restos
de comida en el de envases y latas en el de no reciclables. Por dios, que no es
ningún esfuerzo hacerlo bien…
Tristea iruditzen
zait: bi edukiontzi ditugu bate bestearen alboan, ontzi arinentzat eta hondakin
ez birziklagarrientzat, eta aurkitu ditut latak ez birziklagarrienean eta
janari hondakinak horian. Bereizketa hau ondo egiteak ez du inolako esfortzurik
eskatzen, eta, hala ere…

Si el trabajador puede quitar de en medio un envase o
residuo, a pesar de que no molesta, lo hará. He visto vasos de café, papeles y
trozos de cartón en contenedores destinados a los restos de caucho, simplemente
por quitarlos de en medio. No esperaban al momento de levantarse como, por
ejemplo, al ir al baño, para dejarlos entonces en el lugar apropiado.
Langile batek
bere ontzi edo hondakin bat begi-bistatik kentzeko aukera badauka, hori egingo
du, egoteak inolako arazorik ez sortu arren. Askotan ikusi ditut
kafe-edalontziak, paperak eta kartoi zatiak kautxuen soberakinen
edukiontzietan, lehen esandako arrazoia dela medio. Ez, ezin dute pixka bat
itxaron, esan dezagun komunera joan arte, hondakinei dagokien lekuan uzteko.
He encontrado un curioso efecto secundario de la división de
tareas. Es cierto que tener los deberes bien especificados y separados ayuda a
la organización y a la eficiencia, pero provoca que no te preocupes de lo que
no te toca. Varias veces me he encontrado con absorbente usado en el suelo:
debió haber sido echado para tratar alguna fuga o escape, y se dejó ahí para
que absorbiera todo. Pero el trabajador que lo hizo se fue, y los demás se
desentienden, por no ser su responsabilidad. Me parece que hace falta educar a
la gente.
Ardurak banatzeak
daukan ondorio interesgarri bat aurkitu dut. Egia da langile bakoitzak bere
eginbeharra erabat mugatua eta bereizia izateak enpresaren eraginkortasunari
laguntzen diola, baina horrekin batera dator zuri ez dagokizunaz ez arduratzea.
Askotan ikusi dut xurgatzailea lurrean: isuri bat edo horrelako zerbait
gertatuko zen eta xurgatzailearekin tratatu zen, hor geratu zela dena xurga
zezan. Baina hori egin zuen langilea joan izango zen, eta bere ondoren agertu
zirenek ez zuten ezer egin isuriaren kontuarekin (ez zen bere erantzukizuna).
Hainbat gauza irakatsi behar diegu…

Está claro: cuando un contenedor no tiene un uso claro, se
termina llenando con todo tipo de cosas. Sólo debes observar lo que sucede con
las papeleras pequeñas de hogar: pocas veces se usan sólo para papeles. Lo que
me preocupa es que a saber luego donde las vaciarán.
Argi dago:
edukiontzi batek erabilera erabat zehaztua ez badauka, mota guztietako hondakinetarako
zakarrontzia izango da. Zer gertatzen da zure etxeko zakarrontzietan? Arraroa
da bakarrik paperekin beteta egotea. Arazoa zera da: non hustuko dira gero?

El tema de los trapos impregnados de productos “peligrosos”
(aceites de maquinaria y grasas lubricantes) es complicado. La mayoría de las
veces se desechan por estar demasiado manchados, hasta el punto de dificultar
el manejo, pero también los hay que se tiran por roturas y están poco o nada
manchados. El problema es que, si nos ponemos estrictos, el segundo tipo no
tiene porqué ser considerado un residuo peligroso, pero los trabajadores no
están por la labor de prestar atención a esas diferencias. Parece ser que, para
evitar la mezcla de residuos peligrosos con los no peligrosos, hay que
simplificar el tema y pedir que depositen todos los trapos usados en el
contenedor para absorbentes contaminados.
Zeharo konplexua
da produktu “arriskutsuak” (makinetarako olioak eta koipe lubrifikatzaileak)
xurgatu dituzten oihalen gaia. Gehienetan botatzen dira zikinegiak daudelako,
erabiltzeko zailak bihurtu direlako hain zuzen ere; baina batzuetan botatzen
dira zulatzen direlako, ia ezer xurgatu baino lehen. Arazoa zera da: legeak
zehatz bete nahi badugu, adierazitako bigarren kasuan oihalak ez dira hondakin
arriskutsuak, baina horrelako detaileak langileei azaltzea oso zaila da. Nire
ustez, hondakin arriskutsuen eta ez arriskutsuen arteko bereizketa ona egiteko,
hainbat sinplifikazio egin behar dira, langileek errazago ohitzeko bereizketak
egitera; oihal guztiak sartuko dira xurgatzaile kutsatuen edukiontzian, eta
listo.

Por cierto, he aprovechado para hacer paseos de pasarela
mientras hacía las visitas: cada vez que encontraba un residuo mal depositado,
lo llevaba al lugar correcto, y en el camino procuraba que todo el mundo
posible viese lo que hacía. Una manera de acostumbrar a la gente.
A, bai: guztien
aurrean paseatzen aritu nahiz pabilioian zehar ibiltzen nintzen bitartean:
hondakin bat zegokion lekutik kanpo aurkitzen nuenean, hartzen nuen eta bere
lekura eramaten nuen. Bidean, langile guztiek nik egite nuena ikusi zezatela
bilatzen nuen. Jendeari irakasteko modu bat da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario