EFICIENCIA ENERGÉTICA
EN EDIFICIOS – 27
Ventilación
ERAIKINEN
ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA – 27
Aireztapena
Otra
de las exigencias del temario. Además de la temperatura y la humedad, es otro
de los factores importantes para estar confortable en cualquier lugar. En una
vivienda suele ser suficiente con poder abrir las ventanas y con tener algo
para extraer el aire viciado de la cocina y los baños. Pero en edificios
grandes hay que introducir y extraer más aire y a áreas sin ventanas, lo que
implica tener ventiladores y motores. A gastar electricidad.
Ikasgai-zerrendak ekartzen duen beste gai
bat. Hezetasun-maila eta tenperatura bezala, konfort-maila egokia izateko oso
garrantzitsua den faktorea da aireztapena. Etxebizitza batean aski izan ohi da
leihoak irekitzearekin eta sukaldeko eta komuneko aire zikina ateratzeko
zerbait izatearekin. Baina eraikin handietan sartu eta atera behar da aire
gehiago leihorik ez duten espazioetan. Horretarako haizagailuak eta motorrak
behar dira. Elektrizitatea gastatzera goaz.
Gaia lantzen ari genuen bitartean zerbait
interesgarria aurkitu genuen. Legeak zehazten du airea berritu behar dela eta
zehazten ditu aireztapen motak: naturala, mekanikoa (haizagailuekin lortzen
dena) eta bien nahasketa. Etxebizitzen kasuan aireztatzeko behar dira
konduktuen tamaina zehazten da aireztapen motaren arabera; logikoa den moduan,
aireztapen naturalak hodi handiagoak behar ditu. Baina sistema nahasiaren
kasuan ere legeak eskatzen ditu tamainak oso handiak sistema mekanikoaren
kasuarekin konparatzean. Hori dela eta, azalera aurrezteko aireztapena erabat
mekanikoa jartzen da. Beste era batean esateko, legeak haizagailuak jartzera
bultzatzen gaitu, elektrizitatea kontsumitzen.
Claro
que también hay muchos casos en los que la ventilación siempre sebe ser
mecánica. Bueno, hay muchas tablas y estudios que ayudan a saber lo que hace
falta para cada caso, está todo muy controlado. Aunque, en consecuencia, hay
poco margen da juego para aplicar conceptos de eficiencia energética. Qué le
vamos a hacer.
Beste alde batetik, ez da arraroa
aireztapen dena erabat mekanikoa egin behar izatea. Taula eta ikerketa asko
daude kasu bakoitzean egin behar dena jakiteko, kontrol handia dago. Dena dela,
horren ondorioz gauza gutxi egin daitezke eraginkortasun energetikoari
dagokionez. Ze egingo diogu ba.
Un
aparato muy majo que ayuda a la eficiencia energética en la ventilación es el
recuperador de calor. Cuando la ventilación se realiza por conductos en vez de
por ventanas, puedes poner este aparato para que el aire caliente que se saca
de los espacios le pase algo de calor al aire frío que se introduce con
ventiladores. Ahorramos en calefacción.
Aireztapenaren munduan eraginkortasun
energetikoari asko laguntzen dion makina bat da bero-berreskuragailua. Aireztapena
hodien bitartez egin behar denean leihoak bakarrik egokiak ez direlako, traste
horrekin posible da kentzea beroa ateratzen den aire zikinari eta ematea
haizagailuekin sartzen den aire garbi hotzari. Kalefakzioan aurrezteko bide bat
da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario