EFICIENCIA ENERGÉTICA
EN EDIFICIOS – 12
LIDER y CALENER
ERAIKINEN
ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA – 12
LIDER eta CALENER
Este
curso “pertenece” a Lanbide y, por ello, tiene un temario ya decidido. A sí que
toca aprender sobre LIDER y CALENER, programas de sobra conocidos por aquellos
que han estudiado o trabajan en arquitectura. Conocidos por ser obligatorios y
por sus defectos, sobre todo.
Ikastaro hau Lanbideren esku dago eta,
horregatik, ikasiko duguna goitik behera erabaki dute. Eta LIDER eta CALENER
erabiltzen ikasi behar dugula esan digute, arkitekturan lan egiten edota ikasi
dutenek ongi ezagutzen dituzten bi programa. Oso ezagunak beharrezkoak direlako
eta arazo asko dituztelako.
Niretzat berrikusketa bat izan da eta,
ikastaroko beste askorentzat amesgaizto bat. Nolatan ez dauka programak “azken
agindua desegiteko” aukera? LIDER erabiltzean arreta handia jarri behar da
aurrera egitean, eta behin eta berriz datuak gorde behar dira. Ez hori
bakarrik, artxiboen izenetan ezin dituzu karaktere bereziak erabili, ezin dituzu
karaktere gehiegi idatzi eta ezin dituzu azentu-markak jarri, arazoak izan nahi
ez badituzu. Arazo horiek gainditzen badituzu, eraikina gutxi gora-behera
marraztu beharko duzu, eta programak esango dizu CTE DB HE1 zehazten dituen
betebeharrekin arazorik al dagoen. Nire ustez programa muga gehiegi ditu,
gauzak marraztea zaila delako zure eraikina estandarretatik urruntzen denean;
arazoak berehala agertzen dira horrelako kasuetan.
En
un pequeño ejercicio que hemos realizado me encontré con problemillas, y eso
que el edificio es de lo más simple que hay. Tenían solución, pero no era lo
más ideal: teniendo una cubierta a dos aguas, crear muros y tabiques que se
eleven hasta la cubierta se complica. Qué le vamos a hacer, son los límites de
un programa gratuito ofrecido (e impuesto) por el gobierno.
Ariketa sinple batekin aritu gara eta,
gauza berezirik izan ez arren, arazotxoak agertu dira. Konponbidea ez da oso
zaila izan, baina ez da egokiena izan: erakinak bi isurialdeko estalkia dauka,
eta horraino igotzen diren hormak eta tabikeak marraztea lana suposatu du. Zer
egingo diogu ba. Gobernuak doan ematen (eta behartzen) dituen gauzak oso
mugatuak izaten ohi dira.
Después
de que LIDER le diera el OK al pequeño edificio, toca introducirlo en el
CALENER. Es posible realizar el trabajo directamente en este último programa,
pero hacerlo por separado ayuda a detectar problemas con la transmitancia
térmica antes. Una vez en CALENER, asigno los sistemas de calefacción,
refrigeración y demás a los espacios, y sabré cual es la calificación
energética del edificio.
LIDER programak adierazi duenean erakinak
balio duela, CALENER programara bidali behar dut. Egia esanda, lana hasieratik
egin daiteke azken programa horretan, baina lana bi atal ezberdinetan egitea
lagungarria da, transmitantziekin dauden arazoak lehenago ikusi ahal izateko.
CALENER barruan kalefakzio, hozte- eta
bestelako sistemak zehazten ditut eta dagozkien espazioekin lotzen ditut,
eraikinaren kalifikazio energetikoa jakin ahal izateko.
Es
bastante limitado el dichoso CALENER en lo que a aparatos de acondicionamiento
térmico se refiere. No es fácil conocer las curvas de rendimiento de dichos
aparatos, que es lo que el programa usa. Si no quieres usar los pocos casos que
este programa informático tiene por defecto, necesitarás saber las ecuaciones de
las curvas. ¿Uh? ¿Matemáticas? ¿Pero no estábamos hablando de arquitectura e
instalaciones?
CALENER programa madarikatu horrek muga
gehiegi ditu ongizate termikoa lortzeko instalazioen inguruan. Ez da batere
erraza makinen errendimendu-kurbak jakitea (programak erabiltzen dituen
datuak). Hasieratik erabiltzeko daudenak nahi ez badituzu, zure makinen kurben
ekuazioak ezagutu behar dituzu. Eh? Matematika? Baina ez al ginen
arkitekturaren eta instalazioen inguruan aritzen?
No hay comentarios:
Publicar un comentario